San Migel futbol zelaia herriaren bihotzean kokatuta dago. Bizi handiko lekua da, astean zehar Mutriku Futbol Taldea eta Burumendi osatzen duten talde guztiek entrenamenduak dituzte eta asteburuetan partidak jokatzen dira. Futbol zelaian aldagelak daude, zuzendaritzaren bulegoa eta baita taberna ere.