Rubio eguna Mutrikun
🔊RUBIO EGUNA🔊
📆 Abuztuak 31, larunbata, Rubio eguna ospatuko da Mutrikuko 🏟 San Miguel futbol zelaian. Goizean Emakumezko Ohorezko taldeak jokatuko du lagunartekoa 11:00etan Usurbilen aurka. Arratsaldean aldiz, 17:30etan Mutrikuko Ohorezko Mailako taldeak Hernaniren aurka jokatuko du.
Egunean zehar 🪪 bazkide egiteko aukera egongo da futbol zelaiko tabernan 🍺, ez ahaztu, aurreko denboraldian bazkide izan zaretenok ere bazkidetza berregin 📝 behar duzuela.
🔵⚪ AUPA MFT! 🔵⚪️