Hilabete batzuk pasatu dira aurtengo denboraldia hasi zenetik. Hilabete batzuk gehiago zuzendaritza berria sortu eta babesle zein bazkide kanpainarekin buru-belarri lanean hasi ginenetik.
Ereiten duenak uzta jasotzen du, eta, gure kasuan, esan dezakegu aurtengo uzta emankorra, oparoa eta bikaina izan dela.
Urte zaharra pozez agurtuko dugu, izan ere, isileko lan bolondres nekaezinari eta zuetariko bakoitzaren ekarpenari esker, 710 bazkide izatera iritsi gara. Ilusio eta gogo handiz egindako apustuari ezin hobeto erantzun diozue eta hitzik gabe geratu gara. Mila esker bazkide eta babesle guztioi bihotz-bihotzez.
Gure artean falta direnak gogoan hartuta eta senide zein lagun artean goxo igaro ditzazuela aurtengo gabonzaharrak.
Besarkada estu bana,